Anisa edo anis-belarra (Pimpinella anisum) Apiaceae familiako landare belarkara da, eskualde epeletan (argia eta beroa behar du) laboratzen dena. Elikagai eta sendabelarra da.[1]
Hazi horiez usaingozatutako edari alkoholiko gozoa ateratzen dute. Lehenengoz Egipton eta Ekialde Hurbilean egin zuten eta, bere senda-ezaugarriak zirela eta, Europarantz eraman zuten.
Landare ginbailduna da. Lore zuria du, gozagarri bezala erabiltzen diren hazi txikiak ematen dituena.[2]
Urteroko landare bat da. Bere zurtoina 80 cm izatera irits daiteke. Ekainetik aurrera loratzen da. Lore txiki eta zuriak ditu. Zapore oneko fruitu usaintsuak ematen ditu.
Anisa edo anis-belarra (Pimpinella anisum) Apiaceae familiako landare belarkara da, eskualde epeletan (argia eta beroa behar du) laboratzen dena. Elikagai eta sendabelarra da.
Hazi horiez usaingozatutako edari alkoholiko gozoa ateratzen dute. Lehenengoz Egipton eta Ekialde Hurbilean egin zuten eta, bere senda-ezaugarriak zirela eta, Europarantz eraman zuten.