dcsimg

Errinozero ( Basque )

provided by wikipedia EU

Errinozeroa (Rhinocerotidae) (grezieratik: errino, "sudurra" eta kera, "adarra") perisodaktiloen taldeko ugaztunen espezie multzo bat da. Bost espezie baino ez dira gaur egun, bi Afrikan eta hiru Asiako hegoaldean: Sumatrakoa, Javakoa eta Indiako errinozeroa (azken biak adar bakarrekoak). Horietatik hiru espezie desagertzeko arrisku larrian daude: Indiako errinozeroa arriskuan dago eta errinozero zuria ere laster egon daiteke, 17.500 bat ale baino ez baitaude bizirik.

Errinozeroak handiak dira tamainaz, munduan dauden ugaztun handienen artean. Espezie guztiak tona bat baino gehiagokoak izan daitezke. Belarjaleak dira eta babesteko larru gogorra eta sendoa dute. Burmuina txikia da erlatiboki (400-600 gramo artean). Adar handia dute aurrealdean, sari preziatua ehiztarientzat, beste antilopeak ez bezala keratinaz (ile eta azkazalaren substantzia bera) eginda baitago. Usaimen bikainekoa da (sudurreko ehuna burmuina bera baino pisutsuagoa da) eta entzumen ona dute eta hirurogei urte iraun dezakete. Bakartiak eta lurralde finkokoak dira.

Sailkapena

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Errinozero: Brief Summary ( Basque )