dcsimg
Image of Pinus nigra subsp. nigra
Creatures » » Plants » » Gymnosperms » » Pines »

Black Pine

Pinus nigra J. F. Arnold

Larizio pinu ( Basque )

provided by wikipedia EU

Larizio pinu Pinaceae familiako Pinus nigra espeziearen izen arrunta.

Kono-itxura biribila du zuhaitzak, eta zuhaitz hostoiraunkorra da. Kareharrizko lurzoruak ditu gustuko. Tamaina handiko zuhaitza da, 20-55 m-koa. Enborraren azala zuria edo errauts-kolorekoa da, eta zartadura gero eta gehiago ateratzen zaizkio urteetan aurrera egin ahala. Hosto orrazkarak ditu, berde ilunak, luzeak (8-20 cm) eta gogorrak, eta binakako taldeetan antolatzen dira. Maiatza-ekainean agertzen dira pinaburu eta polen-kono txikiak. Zura nahiko malgua du, eta erretxina dezente izaten du. Urte askoan bizi da (1.000 urteraino). Jaengo Sierra Quesadako ale batzuek, adibidez, Espainiako pinu zaharrenetakoak dira.

Europaren hegoaldean, Espainiatik hasi eta Krimearaino, eta Asia Txikian, Zipren eta Afrikaren ipar-ekialdeko Atlas mendietan bizi da, baina Turkian daude espezie honetako komunitate handienak. Itsas mailatik hasi eta 2.000 m-raino aurki liteke, baina ohikoagoa da 250-1.600 m bitartean ikustea.

 src=
Pinus nigraren polen-konoa

Bi azpiespezie ditu, hiruna aldaera dituztenak[1]:

  • Pinus nigra subsp. nigra. Austria eta Italiatik hasi Krimea eta Turkiaraino.
    • Pinus nigra subsp. nigra var. nigra
    • Pinus nigra subsp. nigra var. caramanica
    • Pinus nigra subsp. nigra var. pallasiana

Erreferentziak

  1. Johnson, Owen eta More (2006) Collins Tree Guide Omega ISBN 978-84-282-1400-1.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Larizio pinu: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Larizio pinu Pinaceae familiako Pinus nigra espeziearen izen arrunta.

Kono-itxura biribila du zuhaitzak, eta zuhaitz hostoiraunkorra da. Kareharrizko lurzoruak ditu gustuko. Tamaina handiko zuhaitza da, 20-55 m-koa. Enborraren azala zuria edo errauts-kolorekoa da, eta zartadura gero eta gehiago ateratzen zaizkio urteetan aurrera egin ahala. Hosto orrazkarak ditu, berde ilunak, luzeak (8-20 cm) eta gogorrak, eta binakako taldeetan antolatzen dira. Maiatza-ekainean agertzen dira pinaburu eta polen-kono txikiak. Zura nahiko malgua du, eta erretxina dezente izaten du. Urte askoan bizi da (1.000 urteraino). Jaengo Sierra Quesadako ale batzuek, adibidez, Espainiako pinu zaharrenetakoak dira.

Europaren hegoaldean, Espainiatik hasi eta Krimearaino, eta Asia Txikian, Zipren eta Afrikaren ipar-ekialdeko Atlas mendietan bizi da, baina Turkian daude espezie honetako komunitate handienak. Itsas mailatik hasi eta 2.000 m-raino aurki liteke, baina ohikoagoa da 250-1.600 m bitartean ikustea.

 src= Pinus nigraren polen-konoa

Bi azpiespezie ditu, hiruna aldaera dituztenak:

Pinus nigra subsp. nigra. Austria eta Italiatik hasi Krimea eta Turkiaraino. Pinus nigra subsp. nigra var. nigra Pinus nigra subsp. nigra var. caramanica Pinus nigra subsp. nigra var. pallasiana Pinus nigra subsp. salzmannii, Italiatik hasi eta Espainia eta iparraldeko Afrikaraino. Pinus nigra subsp. salzmannii var. salzmannii, Euskal Herrian hazten dena. Pinus nigra subsp. salzmannii var. corsicana Pinus nigra subsp. salzmannii var. mauretanica
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU